2021eko aurrekontua bihar onartuko du Lazkaoko Udalak
LAZKAO // Ohiko osoko bilkura egingo du bihar 18:30ean Lazkaoko Udalbatzak, udaletxean. 2021eko aurrekontua onartuko dute, baita lantalde eta lanpostuen zerrendak eta 2020ko udal langileen ordainsarien proposamena ere. Bi mozio izango dira eztabaidagai: EH Bildurena udal finantzazioaren foru funtsaz, eta EAJrena Sahararen egoeraz.













