22.571 euro lortu ditu Aritz Egeak 'Eguzkiak iraun bitartean' erronkarekin
Aritz Egea mendi korrikalariak 22.571 euro eskuratu ditu bere azken elkartasun erronkaren bidez. Irabaziak haur minbiziaren ikerketarako SuperH laguntza elkartera eta esklerosi anizkoitzaren ikerketarako BailaConEM laguntza elkartera bideratuko du. Azaroaren 14an burutu zuen erronka. Zazpi aldiz egin zuen Ezkio-Izazpi ibilbidea: guztira 83 kilometro eta 5.600 metro desnibel positibo. Egeak adierazi du bere bizitzako «lasterketarik garrantzitsuena» izan dela.













