Ataunen 'Nondik' aldizkariaren 39. zenbakia atera dute
ATAUN // Atauniker kultur elkarteak aste honetan argitaratu du Nondik 39. Aurtengo zazpigarrena da. Erreportaje ugari ditu, 28 orrialdetan. Urtean gertatutako nabarmenenak, aspaldiko kontuak edo gaur egungo ekimenak errepasatu dituzte. Etxe guztietara banatuko dute, eta PDFa jaits daiteke.













