Ibilgailuen helbide aldaketa udaletik bertatik egin daiteke
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak eta Trafiko Zuzendaritza Orokorrak hitzarmena sinatu dute ibilgailuen helbide aldaketak izapidetzeko. Horren bidez, herritarrek ibilgailuaren helbide aldaketa udaletik egiteko aukera izango dute. Interesa dutenek nortasun agiria eta ibilgailuaren dokumentazioa aurkeztu behar dute udaletxean.













