Tantaka jarraitzen dute positiboek, gaur beste 14 kasu
Osasun Sailaren gaurko txostenak 14 positibo berri jaso ditu Goierri mailan, horietatik 8 Ordizian. Gainontzeko herririk handienetan, hobera egiten ari da egoera.
Azaro beltza esperantzarako moduko datuekin bukatu da, Goierriko herririk gehienak eremu gorritik atera dira, eta eskualdeko inzidentzia tasa 351,8koa da, alegia, 100.000 biztanleko 500eko marra gorritik beherakoa. Tantaka bada ere, positibo berriek agertzen jarraitzen dute, eta gaur, beste 14 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak.
Ordizia da daturik okerrenak agertzen dituen herria. Eremu gorrian jarraitzen du oraindik, 762,2ko tasarekin, eta azken 24 orduetan, beste 8 positibo atzeman dituzte bertan. Eskualdeko gainontzeko herri handietan bestelakoak dira datuak, eta hobera egin dute denek. Eremu gorritik ateratzeaz gain, egun hauetako kasu berrien kopurua ere nabarmen jaitsi da; gaur 2 kasu agertu dira Legazpin, bana Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan, eta bakar bat ere ez Urretxun.
Herri txikirik gehienetan, berriz, egunak daramatzate kasu berririk gabe. Hala ere, ez dago askorik fidatzerik; Arama da horren adibide, hainbat egunetako lasaitasunaren ondoren, beste kasu bat agertu baita gaur. Gainontzeko hamasei herrietan, ez dago positibo berririk.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.280 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 1 | 14 (+1) | ||
Ataun | 0 | 66 | ||
Beasain | 1 | 713 (+1) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 58 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 1 | 200 (+1) | ||
Legazpi | 2 | 299 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 93 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 8 | 723 (+8) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 0 | 272 | ||
Zaldibia | 0 | 89 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 89 | ||
Zumarraga | 1 | 456 (+1) | ||
GOIERRI | 14 | 3.280 (+14) |