Igo egin dira koronabirus kasuak, 20 positibo berrirekin
Osasun Sailaren arabera 20 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan Goierrin. Beasainen 8 kasu agertu dira, hainbat egunez kasu gutxi izan eta gero.
Azken astea nahikoa lasaia izan da datuen aldetik, baina gaur koska bat gora egin du positibo berrien kopuruak. Osasun Sailaren txostenak beste 20 kasuren berri eman du gaur.
Beasain izan da igoerarik handiena izan duena, azken egunetan oso positibo gutxi jaso badituzte ere, gaur 8 kasuren berri eman baitute. Legazpik eta Ordiziak hiruna dituzte, Zumarragak bi, eta bana Lazkaok eta Urretxuk.
Herri txikiagoei dagokionean, Ataunen eta Zaldibian positibo bana atzeman dituzte. Gainontzeko hamalau herrietan ez da kasu berririk agertu.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.314 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 14 | ||
Ataun | 1 | 67 (+1) | ||
Beasain | 8 | 721 (+8) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 58 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 1 | 203 (+1) | ||
Legazpi | 3 | 303 (+3) | ||
Legorreta | 0 | 93 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 3 | 734 (+3) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 1 | 274 (+1) | ||
Zaldibia | 1 | 91 (+1) | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 89 | ||
Zumarraga | 2 | 459 (+2) | ||
GOIERRI | 20 | 3.314 (+20) |