Saltoki txikien etorkizuna bermatu nahi dute
Ordizian merkatari eta ostalari elkarteak eta udalak, 'Saltoki txikiak. Hemen etorkizuna dago' kanpaina jarri dute martxan. Paperezko poltsak eta amantalak atera dituzte.
Saltoki txikiak. Hemen etorkizuna dago kanpaina sustatu du, Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen elkarteak, udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Kanpainaren elementu nagusia erosketa poltsa da, hala, 5.000 paper-poltsa inguru sortu dituzte, ekimenaren irudi korporatiboarekin. Poltsa horiek herriko saltokien eta bezeroen artean banatuko dira. Amantalak ere diseinatu dira ekintzaren goiburuarekin.
Jardunaren helburua da mundu mailako pandemiak eragindako ondorioen ondoren merkataritza establezimendu txikiak duen toki garrantzitsua nabarmentzea eta kontzientzia hartzeko gaitasunaz jabetzea, erosteko modurik onena zein den hausnartzera gonbidatuz: lurraldea zainduz, oreka mantenduz, proposamenik jasangarriena, gizatiarrena, hurbilena lortuz eta tokiko aberastasuna sortzen duena lortuz. Balore horiek berezkoak ditu eta hurbileko merkataritzaren funtsezko ezaugarriak dira.
Ekimenerako, zoruko biniloen tankerako piezak editatu dira, saltokiaren sarreran pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia markatzeko, birusa ez hedatzeko osasun-agintariek emandako gomendioekin bat etorriz. Era berean, erakusleihoetarako binilo batzuk egin dira.