Zugaitz Ayuso saritu dute, euskararen aldeko lanagatik
Itsasondoarra Bizkaian bizi da, eta talde profesionaletan teknikari aritzeaz gain, Deustu Bikes denda ere badauka. Bilboko Udalak eman dio saria.
Zugaitz Ayuso saritu du Bilboko Udalak, bere dendan euskara bultzatzeko eta erabiltzeko egiten duen ahaleginagatik. Itsasondoarra Elorrion bizi da gaur egun, eta Deustu Bikes denda dauka Bizkaiko hiriburuan. Horrez gain, hainbat txirrindulari taldetan ere aritzen da, teknikari lanetan.
Atzo egin zuten sari banaketa, Bilboko udaletxean. Ayusok “inoiz jaso duen saririk bereziena” dela azaldu du. Izan ere, beretzat “txirrindularitza eta euskara gure kulturaren alderdi oso garrantzitsuak” dira, eta biak uztartzea izan du betidanik helburu. Beti euskaraz bizi izan dela eta bere nahia “ahalik eta jende gehienak gauza bera egin ahal izatea” dela azaldu du.
Bere dendan, euskaraz euskaraz normaltasunez hitz egin ahal izateko espazioa sortu du. Euskaraz zuzentzen zaie bezero guztiei eta bere hitzetan, geroz eta jende gehiagok egiten du euskaraz Bilbon. Bertako udalak martxan jarritako egitasmoa “Euskal Herri osora” hedatu beharko litzatekeela uste du. Euskara bultzatzeko lan egiten duen orok errekonozimendua merezi duela dio, euskararen normalizaziorako bidean ezinbestekoak baitira ahalegin horiek. “Poliki-poliki zabal dezagun daukagun altxorra eta eman ditzagun 365 pedal kolpe euskararen alde!”.