Albisuk ez du binakako finala jokatuko
Ataundarrak eta Agirrek 9 eta 22 galdu zuten Ezkurdia eta Martijaren aurka
Jon Ander Albisuk ez du binakako pilota txapelketako finala jokatuko. Ataundarrak eta Asier Agirrek 9 eta 22 galdu zuten atzo Joseba Ezkurdia eta Julen Martijaren aurka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalaurrean. Ezkurdiak eta Martijak, Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute finala. Bizkaia pilotalekuan izango da, datorren asteartean.
Atzoko finalaurrea markagailuak diona baino gogorragoa izan zen. Martija eta Albisu gogor borrokatu ziren, baina aurrean Ezkurdia Agirre baino finago ibili zen. Ezkurdiak eta Martijak azken hamar tantoak jarraian egin zituzten.