Elurra Goierriko mendi altuenetan
Bihar elur kota 900 metro ingurura egongo da
Gaur elurra egin du Goierriko mendi altuenetan. Bihar (igandea) zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago egunaren lehenengo partean. Zenbait tokitan iraunkorrak izan daitezke. Baliteke ekaitzak izatea eta txingorra egitea. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorren batekin. Arratsaldean indarra galduko du eta ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo minimoak gutxi igoko dira. Elur-kota 900 metrora egongo da, eta zenbait tokitan gehiago jaits daiteke goizean.