Eneko Agirrezabal segurarra bikain Valentziako eliteko maratoian
Txindoki Jaso Autowag taldeko Eneko Agirrezabalek marka bikaina lortu du: 42 kilometro egiteko 2:13:45 denbora eginda. Sailkapen nagusian, 55. postuan sailkatu da.
Gaur, 08:30ean hasita, Valentziako elite mailako maratoia jokatu da eta Txindoki Jaso Autowag taldeko Eneko Agirrezabalek marka bikaina lortu du: 42 kilometro egiteko 2:13:45 denbora eginda. Sailkapen nagusian, 55. postuan sailkatu da.
Oso maratoi azkarra izan da: 2019. urtea amaitu baino lehen izena emanda zeuden 30.000 atleta baino gehiagok parte hartzen ez badute ere, eliteko atletentzako maratoia izan baita. Maratoi horretan, gizonezkoen eta emakumezkoen artean, munduko 218 atleta baino ez dira izango. Agirrezabal Valentzian parte hartzaileen 73. marka onenarekin aurkeztu da 2h 14,36 (3,11 km bakoitzeko) bere marka hobetzeko helburuarekin. Estatuko 25 atletetatik 10.a da; beste zazpik debuta egingo dute aurten bertan.
Helburua lortu du, beraz!