Hiru asteburutan egongo da Olentzero Anduetzan, goizez eta arratsaldez. Olentzeroren historioa bere ahotik entzun eta eskutitza emateko aukera izango dute izena ematen duten haurrek. Gainera, txokolatezko talo goxo bat egin eta jango dute.
Lenbur fundazioak Olentzero eta Mirandaola ezagutzeko saioak antolatu ditu. Legazpirekin mugakide diren haurrak soilik joan ahalko dira momentuz. Mugikortasuna berreskuratuz gero, Olentzero abenduaren 23ra bitarte geratuko da burdinolan.
Txindoki Jaso Autowag taldeko Eneko Agirrezabalek marka bikaina lortu du: 42 kilometro egiteko 2:13:45 denbora eginda. Sailkapen nagusian, 55. postuan sailkatu da.
Ernaik deiturik, konstituzioaren aurkako elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lazkaon eta Ormaiztegin. Abenduaren 6an ospatzekorik ez dagoela aldarrikatu dute.