Konstituzioaren aurkako aldarria Lazkaon
Ernaik deiturik, konstituzioaren aurkako elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lazkaon eta Ormaiztegin. Abenduaren 6an ospatzekorik ez dagoela aldarrikatu dute.
Konstituzioa deuseztatzeko elkarretaratzea antolatu du gaur Ernaik. Abenduaren 6a ospatzeko arrazoirik ez dagoela eta konstituzioa 1978. urtean Euskal Herriko gizartearen ia babesik gabe onartu zela salatu dute. Konstituzioa “gizonek gizonentzat idatzitako testua, eskubide sozialak printzipio moduan soilik jaso eta jabetza eskubide eta sistema kapitalista oinarrian dituena” dela aitortu dute irakurritako eskuorrian. Konstituzioa sinbolikoki apurtuz amaitu dute ekitaldia.