Olentzerori bisita eta talo tailerra Zegamako Anduetza parketxean
Hiru asteburutan egongo da Olentzero Anduetzan, goizez eta arratsaldez. Olentzeroren historioa bere ahotik entzun eta eskutitza emateko aukera izango dute izena ematen duten haurrek. Gainera, txokolatezko talo goxo bat egin eta jango dute.
Zegamako Anduetza parketxean Olentzero ibiliko da abenduaren lehen hiru asteburuetan, goizez eta arratsaldez. Eskutitza emateko eta bere historia entzuteko aukera izango dute haurrek. Gainera, haiek egindako taloak dastatu ahal izango dituzte. Egunean lau txanda bereiziko dira horretarako: 11:00etan eta 12:30etan goizez eta 16:00etan eta 17:30etan larunbat arratsaldeetan. Izena emateko edota informazioa eskatzeko 688 895 069 telefonoa jarri dute eskuragarri.
Familiaka bereizita egingo dira jarduera guztiak, distantziak mantentzen direla ziurtatzeko. Osasun prebentziorako hartu beharreko neurri guztiak errespetatuko dira. Hala nola, musukoaren erabilera, distantziak mantentzea eta familia burbuilak ez haustea.