Idiazabalen San Blas jaiak ez ospatzeko erabakia hartu dute
Festarik izango ez den arren, otsaileko astebukaeretan eta urtean zehar, kultura ekitaldi, ikuskizun eta kirol ekimen gehiago jarriko dituzte.
2021a ere jairik gabe hasiko da. Idiazabalgo San Blas festak bertan behera utzi dituzte. Udala lehengo astean elkartu zen jaiak antolatzen dituzten taldeetako ordezkariekin, eta osasun egoerak gordin jarraitzen duela ikusita, ez antolatzea erabaki zuten. Festarik izango ez den arren, otsaileko astebukaeretan eta urtean zehar, kultura ekitaldi, ikuskizun eta kirol ekimen gehiago jarriko dituzte.