Ordizian bigarren eskuko jostailu bilketa egingo dute
Abenduaren 15ean Urdaneta ikastetxeko karpan eta abenduaren 16an, Jakintza Ikastolako Villa Eugeniako karpan.
Gabon hauetan Ordizian haurrik jostailurik gabe gera ez dadin, jostailu bilketa egingo du Ordiziako Udalak. Erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden jostailuei, «bigarren aukera bat emanez, beharra duten familiei bideratuko zaizkie». Abenduaren 15ean Urdaneta ikastetxeko karpan eta abenduaren 16an, Jakintza Ikastolako Villa Eugeniako karpan jasoko dituzte jostailuak, 16:00etatik 17:30era bitartean.