Beste 27 kasu atzeman dituzte Goierrin
Gorabehera handiak izaten ari dira egunotan koronabirusaren inguruko datuetan. Gaur eman ditu Osasun Sailak azken bi egunetakoak, eta 27 positibo gehiago daude Goierrin.
Jai egunak egun bereziak izan ohi dira, baita estatistika eta datuentzat ere. Asteburuan izandako gorakadaren ondoren, Osasun Sailak gaur eman ditu azken bi egunetako datuak (atzo ez zituen eguneratu), eta horien arabera, beste 27 positibo agertu dira Goierrin.
Bi egunetakoak kontutan hartuta, Ordizia (7) da kasu berri gehien izan dituena, baina gertu daude Beasain (6) eta Zumarraga (6) ere. Lazkaon, Legazpin eta Urretxun, beste bina agertu dira.
Herri txikiagoetan bareago daude kontuak, eta Arama eta Segura izan dira, kasu banarekin, positibo berriak dituzten bakarrak. Gainontzeko hamalau herritan ez da kasu berririk agertu.
Inzidentzia tasari begiratuta, Ordizia da eremu gorrian jarraitzen duen bakarra, 702,11ko tasarekin; pixkanaka jaisten ari bada ere, oraindik urrun dago 500eko langatik. Beasain 300eko mugatik jaitsi eta eremu laranjatik horira pasa da (293,5); han daude eta Lazkao (144,1), Legazpi (237,2), Urretxu (161,7) eta Zumarraga (255,9) ere.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.414 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Astelehena | Asteartea | DENERA | ||
Altzaga | 0 | 0 | 3 | |
Arama | 1 | 0 | 15 (+1) | |
Ataun | 0 | 0 | 67 | |
Beasain | 3 | 3 | 745 (+6) | |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 15 | |
Gabiria | 0 | 0 | 10 | |
Gaintza | 0 | 0 | 9 | |
Idiazabal | 0 | 0 | 60 | |
Itsasondo | 0 | 0 | 27 | |
Lazkao | 1 | 1 | 207 (+2) | |
Legazpi | 2 | 0 | 313 (+2) | |
Legorreta | 0 | 0 | 93 | |
Mutiloa | 0 | 0 | 7 | |
Olaberria | 0 | 0 | 29 | |
Ordizia | 5 | 2 | 764 (+7) | |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 50 | |
Segura | 1 | 0 | 60 (+1) | |
Urretxu | 1 | 1 | 279 (+2) | |
Zaldibia | 0 | 0 | 91 | |
Zegama | 0 | 0 | 89 | |
Zerain | 0 | 0 | 1 | |
Zumarraga | 4 | 2 | 471 (+6) | |
GOIERRI | 18 | 9 | 3.414 (+27) |