Goiztiri euskaltegian izena emateko epea bihar irekiko dute
Beasaingo eta Ordiziako egoitzetan eman daiteke izena. Titulu ofizial guztiak eskuratzeko ikastaroak eskaintzen dituzte, aurrez aurre edo online
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiko matrikulazio epea bihar zabalduko dute, abenduaren 21era arte. Beasaingo eta Ordiziako bulegoetan eman behar da izena: J.M. Iturriotz kalea, 14 eta Nafarroa beherea, 1, hurrenez hurren. Harremanetarako telefonoa 943 88 93 40, 943 88 91 74 eta 688 746 638 dira.
Titulu ofizial guztietarako ikastaroak dituzte. Aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza eta online ikastaroak eskaintzen dituzte. Diru laguntzak ere badaude matrikulazioa errazteko.