Iparragirre, musikaz, dantzaz eta kantuz
Iparragirreren omenezko ekitaldien barruan, 'Iparraguirre 7' ikuskaria egin dute Urretxun. Gotzon Aranburuk egindako bideoa.
Iparragirreren jaiotzaren 200. urtemuga ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, Iparraguirre 7 ikuskaria eskaini zuten atzo, Labeaga aretoan. Musika, dantza, kantua eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna da. Artista urretxuarrak idatzitako zazpi kantutatik abiatuta, haren nortasuna, ibilbidea eta garaia irudikatu nahi izan dituzte.
Olatz Beobide aktorearen kontakizuna, Iraia Okinaren ilustrazio bizidunak eta Amaia Elizaren dantzaria ikus daitezke eskenatoki gainean, musikari talde handi batek lagunduta. Horien artean dira Beñat Axiary eta Lide Hernando kantariak, eta Sorkunde Idigoras, Josetxo Silguero eta Xabi Zeberio musikariak. Musika zuzendari lanetan, berriz, Alberto Lizarralde aritu da.
Iparraguirre 7 ikuskizuna urrian ziren eskaintzekoak, baina pandemiak eta segurtasun neurriek eraginda, atzeratu egin behar izan zuten. Ospakizun urtea bukatu aurretik egin ahal izan dute, hala ere.