Terrazak babesteko diru laguntzak eskatu daitezke
Beasaingo Udalak ostalariek tarrezetan egin beharreko egokitzapen gastuen erdia bere gain hartuko du, beti ere 1.000 eurora arte
Beasaingo Udalak terrazetan egin beharreko egokitzapen lanak merketzeko atera dituen diru laguntzak eskatu daitezke jada, nahiz eta tabernak eta jatetxeak itxita dauden. “Diru-laguntzen xedea Beasaingo ostalaritza sektoreari neguan zerbitzua eman ahal izateko behar dituzten elementuak (estalkiak, jaimak, babesgarriak…) erosteko dirulaguntza ematea da, modu horretan, Covid-19ren pandemiaren ondorioz ezarritako prebentzio- eta urruntze-neurriak betetzeko”. Ekainaren 30a izango da eskariak aurkezteko azken eguna.
Udalak kostuaren erdia hartuko du bere gain, gehienez ere 1.000 euro. 50.000 euroko partida bideratuko du. Laguntzak jaso ahal izateko Udal Ogasunarekin, Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin ezingo da zorrik eduki. Udalak ordainketa egiteko kontu-korronte bat ere eman beharko da eskakizuna egitean.
Laguntzak herritarrak sailak kudeatuko ditu, nahiz eta eskakizunak hirigintza azpisailari egin behar zaizkion. Udaleko teknikariek aztertuko dituzte aurkeztutako eskaerak.