Kasu berrien kopurua igo egin da berriz, 31 positiborekin
Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, 31 kasu berri atzeman dituzte Goierrin. Azken egunekin alderatuta, igoera handia izan da.
Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak indarrean jarriko diren egunaren bezperan, berriz ere gora egin dute koronabirusaren datuek Goierrin. Osasun Sailak ohi baino beranduago argitaratu duen txostenak, beste 31 positiboren berri eman du gaur.
Beasain da, gaur ere, kasu berri gehien dituen herria, 12 positiborekin. Herri handiekin jarraituz, Ordiziak 6 ditu, Zumarragak 3, Lazkaok eta Legazpik bina eta bakarra Urretxuk.
Herri txikiagoen artean, Segurak du gaur kopururik handiena, 4 positibo berrirekin, eta Olaberriak bakarra. Gainontzeko hamalau herrietan ez da beste kasurik agertu.
Ordiziak oraindik ere eremu gorrian jarraitzen du 692,08ko tasarekin. Beasainen igo egin da tasa hori (415,21), eta eremu laranjan sartu da berriz ere. Kolore horian daude Urretxu (161,72), Lazkao (180,21), Legazpi (232,25) eta Zumarraga (296,92).
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.463 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 15 | ||
Ataun | 0 | 68 | ||
Beasain | 12 | 764 (+12) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 15 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 60 | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 2 | 209 (+2) | ||
Legazpi | 2 | 315 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 94 (+) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 1 | 31 | ||
Ordizia | 6 | 771 (+6) | ||
Ormaiztegi | 0 | 51 | ||
Segura | 4 | 66 (+4) | ||
Urretxu | 1 | 282 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 92 | ||
Zegama | 0 | 89 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zumarraga | 3 | 476 (+3) | ||
GOIERRI | 31 | 3.463 (+31) |