Sei dokumental labur ikusgai bihar, Ordizian
Elias Querejeta zine eskolako ikasleen lanak ikusi ahal izango dira herri antzokian. Sei dokumental labur eskainiko dituzte.
Ambulante zinema dokumental ibiltaria egitasmoa Ordiziara iritsiko da bihar, asteartearekin. Elias Querejeta zine eskolako ikasleek egindako sei dokumental labur eskainiko dituzte. Horrekin batera, Euskadiko ikusleen inguruan egin duten ikerketaren berri ere emango dute. Emanaldia 19:00etan izango da, herri antzokian. Saioa doakoa da, eta gonbidapenak antzokiko lehiatilan bertan jaso ahal izango dira, 18:30etik aurrera.