Beasain atzera ere eremu gorrian sartu da, eta itxi egin beharko dituzte tabernak, Ordizian bezala. Zaldibiak 5.000 biztanle ez dituen arren 552ko inzidentzia tasa du, eta gorrian dagoen Ordiziako osasun eremuan sartzen delako hartu dute erabakia:
Asteburuak kezkatzeko moduko datuak utzi ditu Goierrin. Osasun Sailaren arabera 92 kasu gehiago daude, eta Beasain berriz sartu da eremu gorrian.
Esprint modalitatean hirugarren egin du eta kronoigoeran bigarren, asteburuan Sierra Nevadan jokatutako proban
Kontzertua larunbat arratsaldean izango da, Ataungo Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude gaurtik, herriko tabernetan.
Elias Querejeta zine eskolako ikasleen lanak ikusi ahal izango dira herri antzokian. Sei dokumental labur eskainiko dituzte.