Udanako jaiotza kendu dute, jarri eta astea bete baino lehen
Arzuagak Udanako mendateko errepide ondoan jarritako jaiotza desagertu egin da asteburuan. Atsekabetuta eta haserre agertu da egilea.
Jose Luis Arzuaga legazpiarrak Udanako mendatean errepide ondoko pago baten zuloan joan den astelehenean jarritako jaiotza desagertu egin da asteburu honetan. Jaiotzaren egurrezko hiru piezak kendu dituzte, eta izarra bakarrik utzi dute. Arzuaga atsekabetuta eta haserretuta dago, bere esanetan jaiotzak inori ez diolako kalterik edo trabarik egiten, «nire asmoa Gabon izpiritua gidariekin partekatzea besterik ez da». Aurrerago beste jaiotza bat jarriko duela esan du.