Beste 28 kasu eta mugimendurik ez eremuetan
Osasun Sailaren txostenak beste 28 positibo jaso ditu gaur, gehienak Beasainen, Legazpin eta Ordizian. Beasainek eta Ordiziak eremu gorrian jarraitzen dute.

Beste 28 positibo, atzoko kopuru bera, erregistratu du gaur Osasun Sailaren txostenak. Herriz herri ikusita, aldaketak badira, ordea. Beasainek (6) ditu kasu berri gehien, baina gertu ditu Legazpi (5), Ordizia (5) eta Urretxu (4) ere. Zumarragak 2 positibo ditu gaur, eta Lazkaok, azken egunetako tendentziari eutsiz, ez du kasu berririk.
Ordiziak eta Beasainek eremu gorrian jarraituko dute, horrenbestez, 742,23 eta 651,44-ko tasekin, hurrenez hurren. Gaurko agindu zuten errebisioaren zain, Zaldibia ere 500eko mugatik jaitsiko ote zen zain zegoen, atzera ere tabernak zabaldu ahal izateko; mantendu egin da, ordea, 552,15eko tasarekin.
Herri txikietan ere badira gorabeherak. Astetan kasu berririk izan ez duten Altzagak eta Aramak positibo bana izan dute gaur. Baita Ataunek, Segurak, Zaldibiak eta Zegamak ere. Gaur hamaika dira kasu berririk gabeko herriak.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.636 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 1 | 4 (+1) | ||
Arama | 1 | 17 (+1) | ||
Ataun | 1 | 77 (+1) | ||
Beasain | 6 | 812 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 63 | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 0 | 211 | ||
Legazpi | 5 | 327 (+5) | ||
Legorreta | 0 | 95 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 31 | ||
Ordizia | 5 | 808 (+5) | ||
Ormaiztegi | 0 | 51 | ||
Segura | 1 | 80 (+1) | ||
Urretxu | 4 | 296 (+4) | ||
Zaldibia | 1 | 100 (+1) | ||
Zegama | 1 | 93 (+1) | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zumarraga | 2 | 492 (+2) | ||
GOIERRI | 28 | 3.636 (+28) |