Goierriko liburu eta disko azokak gaurtik, aurkezpen ugarirekin
Lazkaon eta Seguran gaur zabalduko dituzte liburu azokak; Ataunen, digitala izango da. Disko eta liburu aurkezpenak izango dira bihar.
Lazkaon gaur irekiko dute liburu azoka, plazako frontoian, 16:30ean. Bihar (10:00-14:00) eta etzi (11:00-14:00) egongo da zabalik. Eneko Aizpurua eta Ane Odriozolak liburuak aurkeztuko dituzte bihar (13:00); Eneko Dorronsorok, Agirre diskoa etzi (13:00). Seguran, Botikaxaharren, gaur 18:30etik 20:30era egongo da, bihar 11:00-14:30 eta 17:00-20:30 eta etzi goizez. Ataunen, azoka digitala da, baina May Gorostiaga (gaur 18:30, antzokian) eta Amaia Telleria (bihar 12:00, udaletxean) dira aurkeztekoak.