Koska bat behera egin dute datuek, baina beste 22 positibo atzeman dituzte
Osasun Sailaren txostenak beste 22 kasu jaso ditu gaur Goierrin. Atzo baino gutxiago badira ere, Ordiziako eta Beasaingo egoerak kezka sortzen jarraitzen du; biek jarraitzen dute eremu gorrian.
Atzotik koska bat behera eginda, baina koronabirus kasuek etenik gabe jarraitzen dute agertzen. Gaur beste 22 kasuren berri eman du Osasun Sailaren txostenak.
Ordizia eta Beasain dira, beste behin ere, kasurik gehien pilatu dituztenak. Ordiziak 9 positibo ditu eta Beasainek 6. Biek ere, eremu gorrian jarraitzen dute, 822,47 eta 644,28ko tasekin, hurrenez hurren. Egoera hobean daude gainontzeko herri handiak. Hala ere, bina positibo dituzte Legazpik eta Zumarragak, eta bakarra Urretxuk. Lazkaon ez da kasu berririk agertu azken bost egunetan.
Herri txikiagoei dagokionean, Legorretan eta Zaldibian dituzte kasu bana. Gainontzeko hamalau herritan ez dago positibo berririk. Inzidentzia tasari dagokionean, Segurak (1904,14) eta Zaldibiak (613,50) oraindik 500eko mugaren gainetik jarraitzen dute.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.658 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 17 | ||
Ataun | 0 | 77 | ||
Beasain | 6 | 818 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 63 | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 0 | 211 | ||
Legazpi | 2 | 329 (+2) | ||
Legorreta | 1 | 96 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 31 | ||
Ordizia | 9 | 817 (+9) | ||
Ormaiztegi | 0 | 51 | ||
Segura | 0 | 80 | ||
Urretxu | 1 | 297 (+1) | ||
Zaldibia | 1 | 101 (+1) | ||
Zegama | 0 | 93 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zumarraga | 2 | 494 (+2) | ||
GOIERRI | 22 | 3.658 (+22) |