Ohorezko Mailako euskal derbia, Ordiziarentzat
Getxori 29 eta 46 irabazi dio Ampo Ordiziak Ohorezko Mailako Ligako 6. jardunaldian, Fadura zelaian. Lehenengo zatia parekatua izan da, eta bigarrenean ahal handiagoa izan dute ordiziarrek. Valentin Cruzen hagetarako ahalmena, berebizikoa.
Ohorezko Mailako euskal derbia jokatu dute gaur Getxo Errugbi Taldeak eta Ampo Ordiziak, Getxoko (Bizkaia) Fadura zelaian. Goren mailako ligan lau euskal talde lehiatu ziren garaiak atzean utzita, 2020-2021eko derbi-aukera bakarrean ordiziarrak gehiago izan dira (29-46), batez bigarren zatiko aldeari esker.
Ligako seigarren jardunaldia izan da, eta Ampo Ordiziari sailkapenaren erdi aldean egotetik gorago begira jartzeko balio izan dio garaipenak. Bost puntu batuta, 19rekin behin-behinean 3. postuan geratu da Ordizia, gainontzeko aurkari guztiek jokatzeko zain.
Lehen zatia orekatua izan da oso. 20-27 bukatu da. Markagailuan aurrea Ordiziak hartu du beti, baina 32. minutuan 20na berdintzea lortu du Getxok. Atzetik ere izan dira goierritarrak, nahiz eta 0-3 aurreratu Ordizia, entsegu eta transformazio banarekin 7-3 jarri baitira bizkaitarrak, 11. minutuan.
Hiru entsegu lortu ditu Ampo Ordizian lehenengo 40 minutuetan, Imanol Aldanondoren eta Lander Gomezen bulkadekin. Valentin Cruz orpokariaren ekarpena berebizikoa izan da partida osoan, zigor kolpe eta transformazio gehienak gauzatu baititu, puntu mordoxka zakuratzeko.
Bigarren zatian, Ordiziak ederki baliatu du ahalmen nagusitasuna. Bi aldiz Getxo jokalari bat gutxiagorekin geratu da, eta markagailua aldeko eraman du une oro. Beste hiru entsegu gauzatu dituzte goierritarrek: Asier Kortak, Oier Goiak eta Joubert Engelberch-ek.
Ampo Ordiziaren hasierako hamabostekoa: 1. Caylib Oosthuitzen, 2. Diego Carvajales, 3. Ander Alberdi, 4. Keegan Munro, 5. Kawa Leauma, 6. Aitor Olasagasti, 7. Eneko Salinas, 8. Oier Goia, 9. Juan Manuel Lescano, 10. Valentin Cruz, 11. Asier Korta, 12. Imanol Aldanondo, 13. Joubert Englerbech, 14. Lander Gomez, 15. Julen Goia.
Entrenatzailea: Imanol Marotias.
Ohorezko Mailako Ligako 6. jardunaldia
Getxoko Fadura zelaian, 16:00etan.
Markagailua:
- zatia: 0-3 (zigor kolpea Valentin Cruzek), 5-3 (entsegua Getxok), 7-3 (2ko transformazioa Getxok), 7-8 (entsegua Ampo Ordiziak), 7-10 (transformazioa V. Cruzek), 12-10 (entsegua Getxok), 14-10 (transf. Getxok), 14-15 (entsegua Imanol Aldanondok), 14-17 (transf. V.Cruzek), 14-20 (zigor kolpea V.Cruzek), 17-20 (zigor kolpea Getxok), 20-20 (zigor kolpea Getxok), 20-25 (entsegua Lander Gomezek), 20-27 (transf. V.Cruzek).
- zatia: 23-27 (zigor kolpea Getxok), 23-32 (entsegua Asier Kortak), 26-32 (zigor kolpea Getxok), 26-37 (entsegua Oier Goiak), 26-39 (transf. V.Cruzek), 29-39 (zigor kolpea Getxok), 29-44 (entsegua Joubert Engelberch-ek), 29-46 (trans. V.Cruzek).
Emaitza: Getxo RT 29 — Ampo Ordizia 46
Epailea: David Joaquin Castro.