Iker Zabala Telleriak jaso du 13. argazki lehiaketako 1. saria, 'Ez dadila haria eten' lanarekin
14 parte hartzailek eta 33 argazkik lehiatu dute aurten. Aukeratuak 12 izan dira. Bigarren saria Joseba Telleria Albizuk lortu du, 'Oztopoak gaindituz etorkizunerantz' lanarekin.
Segurako 13. argazki lehiaketa izan da aurtengoa. Udalak herriko denda eta zerbitzuen laguntzarekin pareta eta poltsikoko egutegiak kaleratzeko antolatutako lehiaketa izaten da. ‘Iragana, oraina eta etorkizuna Seguran’ izenburupean egin dute aurtengo edizioa. 14 parte hartzaile eta 33 argazki izan dira guztira, eta 12 aukeratu dituzte. Honako hauek dira 2021eko egutegian azalduko diren argazkiak:
- ‘Bizitza zikloa, parkearen begietatik’- Erkuden Elortza Jauregi
- ‘Iragana eta etorkizuna gure herriko plazan’- Alazne Sanchez Monroy
- ‘Biharko egunaren zain’- Gari Oiarbide
- ‘Batera indartsuago gara’- Haurreskola
- ‘Gure arbasoen istoriez elikatzen’- Haurreskola
- ‘Ez dadila haria eten’- Iker Zabala Telleria
- ‘Lehen hala, orain horrela, gero ez jakin nola’-Iker Zabala Telleria
- ‘Natura beti natura’- Jon Irizar Azkarate
- ‘Oztopoak gaindituz etorkizunerantz’- Joseba Telleria Albizu
- ‘Zuhaitzek ez diezagutela basoa ikustea galarazi’- Joseba Telleria Albizu
- ‘Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko’- Naiara Oiarbide Begiristain
- ‘Oroimenaren oraina 1940-2020’- Judith Arruabarrena Ugartemendia
Abenduaren 18an egindako sari banaketan 2 sari banatu dituzte. Lehenengo saria (300 euro) Iker Zabala Telleriak eskuratu du, ‘Ez dadila haria eten’ lanarekin. Bigarren saria (150 euro), berriz, Joseba Telleria Albizurentzat izan da, ‘Oztopoak gaindituz etorkizunerantz’ argazkiarekin.