'Mama' izan da Giza eskubideak herrira film laburren lehiaketaren irabazle nagusia
Sari Gaztea ere 'Mama' ekoizpenak eraman du. Goierriko film laburrik onena berriz, Oianguren institutuko Terapistak antzerki taldearen 'Nahia' izan da.
Giza eskubideak herrira nazioarteko film laburren lehiaketaren bosgarren ekitaldiak baditu irabazleak. Sari nagusia, Eduardo Vieitezek zuzendutako Mama espainiar ekoizpenak irabazi du. 1.000 euroko diru saria eraman du. Horrez gain, Sari Gaztea ere lortu zuen ekoizpenak, beraz, 300 euroko saria ere jaso du. Goierriko film labur onena berriz, Nahia izan da. Ordiziako Oianguren institutuko Terapistak antzerki taldearen lana da. 300 euroko saria jaso dute.