Olentzero eta Mari Domingi Ordiziara hurbilduko dira
Gonbidapenak Barrena kultur etxean eskuratu daitezke.
Olentzero eta Mari Domingi Ordiziako haurrekin izango dira abenduaren 23an eta 24an. Gaur egungo egoerara egokitutako ekitaldiak izango dira; lau, guztira, eta herriko plazan izango dira saioak, segurtasun neurri guztiak betez.
Gonbidapen bidez parte hartu ahalko da. Abenduaren 23an, 17:00etako saiorako, 47 sarrera daude eskuragarri, eta 18:30etako saiorako, zazpi. Barrena kultur etxean jaso daitezke gonbidapenak. Abenduaren 24ko emanaldietarako sarrerak agortuta daude.
Olentzero eta Mari Domingirekin batera galtzagorriak egongo dira, eta Ordiziako haurrek aukera izango dute, nahi dituzten gauzak haiei emateko; hala nola, txupeteak jasoko dituzte.
Ordiziako hainbat herritar eta eragilerekin batera egindako ekimena da hau. Jakintza eta Urdanetako guraso elkarteek, eta Garaguneko lagunek parte hartu dute antolakuntzan.