Goierrin beste 20 positibo atzeman dituzte
Osasun Sailak beste 20 positiboren berri eman du eskualde mailan. Beasainen eta Lazkaon gora egin dute datuek, Ordizian, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan berriz, behera.
Asteburuko igoeraren ondoren, gaur ere beste 20 kasu atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin. Kopuru osoak paretsu jarraitzen badu ere, gorabehera handiak izan dira herri batetik bestera. Beasain da kasu berri gehien dituena, 8 positiborekin. Lazkaok ere 3 gehiago ditu. Ordizian behera egin dute kasu berriek, eta 2 zenbatu dituzte gaur. Legazpik eta Zumarragak bana dituzte, eta Legazpin ez da positibo berririk agertu.
Herri txikiagoen artean, 2 kasu berri ditu Ataunek, eta bana Idiazabalek, Ormaiztegik eta Zaldibiak. Gainontzeko hamabi herrietan ez dago positibo berririk.
Eremuen eta alerten egoera ez da aldatu. Ordiziak (712,14ko tasa) eta Beasainek (687,24) eremu gorrian jarraitzen dute. 5.000 biztanletik beherako herrietan, Segurak (1510,18), Aramak (990,10), Zaldibiak (981,60), Ataunek (916,91), Zerainek (751,88) eta Altzagak (531,91) dituzte daturik okerrenak, inzidentzia tasari dagokionean.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.738 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 17 | ||
Ataun | 2 | 83 (+2) | ||
Beasain | 8 | 838 (+8) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 67 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 3 | 220 (+3) | ||
Legazpi | 1 | 333 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 31 | ||
Ordizia | 2 | 833 (+2) | ||
Ormaiztegi | 1 | 53 (+1) | ||
Segura | 0 | 83 | ||
Urretxu | 0 | 298 | ||
Zaldibia | 1 | 107 (+1) | ||
Zegama | 0 | 93 | ||
Zerain | 0 | 3 | ||
Zumarraga | 1 | 500 (+1) | ||
GOIERRI | 20 | 3.738 (+20) |