Irastortza eta Iruretagoiena izan dira Ingudea lehiaketako sarituak
Goierriko Lantegien Euskara Batzordeak antolatzen duen Ingudea lehiaketako bi sariak CAFen gelditu dira. Kuko jatetxean bi lagunentzako otordu bana irabazi dute
Urko Irastortza eta Garikoitz Iruretagoienak jaso dituzte Ingudeako bi sariak. Biak CAFeko langileak dira. Ormaiztegiko Kuko jatetxean otordu bana irabazi dute, bi pertsonentzat.
Ingudea lehiaketa Goierriko Lantegien Euskara Batzordeak antolatzen du. Eskualdeari buruzko galderak ongi erantzutean datza jokoak. Langileez gain edozein goierritarrek har zezakeen parte. Parte hartzeagatik bakarrik sari baten zozketan sartzen da eta galdera denak asmatuz gero bigarren otarrenean. Irastortzak galdera guztiak zuzen erantzun zituen eta Iruretagoienak lehiaketan parte hartu duten guztien arteko zozketan zortea izan du.