Olalde auzunea berritzeko lanak, itxura hartuta
San Gregorio auzoko Olalde etxadian urbanizazioa berritzeko lanak bukatuxeak dira. Hiru hilabete lanean jardun ondoren, hormigoi inprimatudun zorua bota dute, eta kaleko argiteria eta eserlekuak ere aldatu dituzte. Udalak, bestetik, jakinarazi du liburutegia itxita egongo dela abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra, bi egun horiek barne.