Urtarrilaren 5ean Erregeekin egon ahal izateko izen-ematea
Aurtengo gabonetan izena aurretik eman beharko da urtarrilaren 5ean Erregeekin elkartu ahal izateko
Pandemia egoerak hala behartuta, Txilibutxof Aisialdi Taldeak ohartarazi du urtarrilaren 5ean Igartzan Erregeei gutuna eman edota beraiekin hitz egiteko txanda hartu beharko dela.
Orduak abenduaren 27 eta 28an banatuko dira Plazapean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Aisialdi Taldeak herritarrei gogorarazi die «oso garrantzitsua dela txandak hartu eta errespetatzea, urtero plazan gertatzen diren jende pilaketak saihesteko».