Eguberrietako asteburu luzeak 88 kasu gehiago utzi ditu Goierrin
Osasun Sailak gaur eguneratu ditu azken bost egunetako herriz herrikako datuak. Beasainek izan du igoerarik handiena, baina hainbat herritan egin dute gora datuek. Tabernei dagokionean, ez dago aldaketarik: itxita jarraituko dute Beasainen, Ordizian, Seguran eta Zaldibian.
Eguberriek eta egun horien inguruan hartutako neurriek zeresan ugari eman dute azken asteetan, baina egun horiek utzitako datuak ere, aztertzekoak izango dira datozen egunetan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur berritu ditu herriz herriko datuak –abenduaren 23an eman zituen azkenekoz–, eta egun tarte horretan, 88 kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin.
Beasain izan da igoerarik handiena izan duen herria, 26 kasu berrirekin. Herririk hazienen artean, Legazpi da hurrengoa, 14 positiborekin. Gutxiago izan dituzte Lazkaok (7), Zumarragak (7), Ordiziak (6) eta Urretxuk (5).
Herri txikien artean, Ataunek du kopururik handiena, 8 positibo berrirekin. Idiazabalek (5), Segurak (5), Zaldibiak (3) eta Ormaiztegik (2) ere izan dituzte kasu berriak. Gainontzeko 11 herritan ez da izan positiborik.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.860 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Tabernetan aldaketarik ez
Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian egin datuen errebisioa, tabernak ireki ala itxi erabakitzeko. Beasainek eta Ordiziak eremu gorrian jarraitzen dute, hurrenez hurren, 594,17 eta 621,87ko inzidentzia tasekin. Herri txikiagoen artean, Seguran (722,26) eta Zaldibian (858,90) ere itxita jarraituko du ostalaritzak, datuak apur bat hobetu badira ere, oraindik altuak baitira.
A23 | A24 | A25 | A26 | A27 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 4 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 17 |
Ataun | 4 | 3 | 1 | 0 | 0 | 93 (+8) |
Beasain | 8 | 5 | 4 | 7 | 2 | 871 (+26) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 17 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 10 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 2 | 0 | 2 | 1 | 0 | 72 (+5) |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 27 |
Lazkao | 1 | 5 | 0 | 1 | 0 | 228 (+7) |
Legazpi | 4 | 2 | 1 | 4 | 3 | 354 (+14) |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 97 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 7 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 31 |
Ordizia | 4 | 0 | 1 | 1 | 0 | 851 (+6) |
Ormaiztegi | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 55 (+2) |
Segura | 0 | 1 | 0 | 0 | 4 | 89 (+5) |
Urretxu | 1 | 1 | 0 | 3 | 0 | 304 (+5) |
Zaldibia | 2 | 0 | 0 | 1 | 0 | 112 (+3) |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 93 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 |
Zumarraga | 2 | 3 | 0 | 1 | 1 | 509 (+7) |
GOIERRI | 29 | 21 | 9 | 19 | 10 | 3.860 (+88) |