Beasainen kirola sustatzen duten taldeei aitortza
Zeramika Elkartekoek egindako oroigarri bana eman die Leire Artola alkateak eta Elene Ruiz zinegotziak, herriko 31 elkarteei. Argazkiekin bideoa osatu dute
COVID-19ak sortutako egoeraren eraginez, aurten ez da Beasain Kirol Sarien galarik egingo. Hala ere, «urte zail honetan herriko kirol elkarte guztiei aitortza» egin nahi izan die udalak. Honela, banan-banan, Leire Artola alkatea eta Elena Ruiz kirol zinegotzia kirol elkarte guztiekin 31 elkarte bildu dira udalaren babesa adierazteko eta kirol jarduera etenda egon den urte honetan euren lana aitortzeko.
Elkarte bakoitzari Beasaingo Zeramika tailerreko kideek egindako oroigarri bana eman diete; Beasain 2020, Kirola bultzatzen leloarekin batera tren-makina baten irudia agertzen da oroigarrian. Irudi guztiekin bideo musikatua osatu du eta udaleko sare sozialetan, webean eta kaleko pantaila digital guztietan ikusi daiteke.
Oroigarria ematearen batera, «krisiaren eraginei aurre eginez, udalak kirol elkarteekin duen konpromiso mailari eutsiko diola jakinarazi zien kirol elkarteei.
Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzea, sustatzea edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea izaten dira Beasaingo kirol sarien helburuak. Igartzako jauregian egiten dute gala.