Hamasei kasu gehiago agertu dira Goierrin
Kasu berrien kopurua apaldu bada ere, hainbat herritan agertu dira positibo berriak; Beasainen eta Zumarragan daude gehienak.
Eguberriek utzitako datu festaren ondoren, gaurko txostenak Goierriri dagozkion kasu gutxiago jasotzen ditu. Guztira 16 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan, horietatik erdiak baino gehiago, Beasainen eta Zumarragan.
Izan ere, bi horiek dira, herririk handienen artean, kasu berriak dituzten bakarrak. Beasainek 6 ditu, eta Zumarragak 4. Lazkaok, Legazpin, Ordiziak eta Urretxuk ez dute positibo berririk.
Herri txikietan, Zaldibian 2 kasu atzeman dituzte, eta bana Ataunen, Itsasondon, Ormaiztegin eta Seguran.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.876 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Inzidentzia tasari dagokionean, Beasainen eta Ordizian ari da pixkanaka jaisten, baina 500eko mugaren gainetik jarraitzen dute oraindik. Beasainen 100.000 biztanleko 570,70 tasa dute, eta Ordizian 551,65ekoa.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 17 | ||
Ataun | 1 | 94 (+1) | ||
Beasain | 6 | 877 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 72 | ||
Itsasondo | 1 | 27 (+1) | ||
Lazkao | 0 | 228 | ||
Legazpi | 0 | 354 | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 31 | ||
Ordizia | 0 | 851 | ||
Ormaiztegi | 1 | 56 (+1) | ||
Segura | 1 | 90 (+1) | ||
Urretxu | 0 | 304 (+) | ||
Zaldibia | 2 | 114 (+2) | ||
Zegama | 0 | 93 | ||
Zerain | 0 | 3 | ||
Zumarraga | 4 | 513 (+4) | ||
GOIERRI | 16 | 3.876 (+16) |