Ordizia Rugby Elkarteko saskiak badu zenbaki irabazlea
Errugbi taldearen zozketan 79.525 zenbakia izan da saritua. Irabazleak urtarrilaren 8ra arteko epea du jasotzeko.

Ordizia Rugby Elkarteak urtero Eguberrietan zozkatzen duen saskiak badu irabazlea: 79.525 zenbakidun txartela izan da saritua.
Elkarteak azaldu duenez, Ordiziako Azokan saldu zuten errifa hori; hala, ferian txartelen bat hartu zuten guztiei egin diete zenbakiak ondo begiratu ditzaten.
Irabazleak urtarrilaren 8ra arteko epea du elkartekoekin harremanetan jartzeko, bestela, berriz egingo dute zozketa.