Pentsio duinen alde borrokan
Goierriko pentsionistek asteroko bilkurei eusten diete. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta osasungintza eta zerbitzu publikoak eskatu dituzte.
Goierriko pentsiodunak Beasaingo Zubimuzu plazan elkartu ziren atzo goizean «zahartzaro duin» baten alde. Besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta osasungitza eta zerbitzu publikoak exijitzen dituzte erretiratuek. Astelehenero, txandaka, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian kontzentrazioak egiten jarraituko dute.