Andreak jantzi dendak irabazi du Beasaingo erakusleiho lehiaketa
Bigarren Kux-Kux ume arropa denda izan da eta hirugarrena Jauregi optika. Herritarren bozketan parte hartu dutenen artean egindako erosketa txekeen zozketan hauek izan dira irabazleak: Marina Perez, Leire Nazabal eta Itziar Aizpurua. Ekitaldi berean, 2020an erretiroa hartu duten dendariak omendu dituzte.
Bareak elkarteak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira gaur udaletxeko batzar aretoan. 23 saltokik hartu dute parte eta irabazleak ondorengoak izan dira:
- 1go saria, Andreak jantziak denda
- 2. saria, Kux-kux ume arropa denda
- 3. saria, Jauregi optika
Irabazleak urte osorako erakusleihoa apaintzeko doako zerbitzua irabazi du (4 erakusleiho, bat denboraldi bakoitzeko).
Bestalde, herritarren bozketan parte hartu dutenen artean egindako erosketa txekeen zozketan hauek izan dira irabazleak:
- Marina Perez (200 euro)
- Leire Nazabal (100 euro)
- Itziar Aizpurua (100 euro)
Omenaldia
Ekitaldi berean, 2020an erretiroa hartu duten Beasaingo dendariak omendu dituzte. Kasu honetan, Fotoetxeko Joxe Mari Telleria eta Gema Mujika, Orki arropa dendako Mari Carmen Liebana, Maritxu janaridendako Maritxu Garmendia Altuna eta Maiur ohial dendako Maria Urbizu.