Erlauntza filma Zaldibian eta Legorretan ikusgai, datozen egunetan
Urtarrilaren 2an Zaldibian eta Legorretan emango dute filma, bina saiotan.
Goierriko herririk handienetako zinema aretoetatik pasa eta gero, herriz herriko biran jarraitzen du Erlauntza filmak. Antzezlan ezagunean oinarritutako pelikula Zaldibian eta Legorretan ikusi ahal izango da datozen egunetan. Protagonisten artean, Aitziber Garmendia zaldibiarra eta Sara Cozar ordiziarra daude.
Urtarrilaren 2an iritsiko da filma Zaldibiako Herri Antzokira. Bi saio egingo dituzte, 16:30ean eta 18:30ean, eta sarrerak 3 euroan jarri dituzte salgai.
Legorretako Herri Antzokian ere, urtarrilaren 2an eskainiko dute, saio bikoitzean, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak 3 euroan daude salgai, kioskoan eta antzokian bertan.
Ezkondu aurreko festa edo agurra ospatzeko asmoz, lagun talde bat landetxe batera joango da asteburu pasa. Haien arteko sekretu guztiak agerian geldituko dira, ordea.