Ordizia eremu gorritik atera da, baina 23 kasu daude eskualdean
Igo egin da atzera ere koronabirus kasu berrien kopurua, 23 daude guztira, Osasun Sailaren arabera. Lazkaon eta Ataunen goraka jarraitzen dute kasuek.
Azken bi egunetan datuek behera egin bazuten ere, gaur gorakada etorri da, atzera ere. Goierri mailan 23 kasu jaso ditu Osasun Sailak gaurko txostenean.
Herri handiei dagokionean, Lazkaok (6) eta Beasainek (4) dituzte kasu berri gehien. Legazpin eta Urretxun bina dituzte, eta bana Ordizian eta Zumarragan. Aipatzekoa da hainbat asteren ondoren, Ordizia eremu gorritik atera dela. Une honetan 491,47eko inzidentzia tasa dute, 500eko mugatik behera. Beasaingo tasa ere jaitsi egin da azken asteetan, baina 536,90eko datuarekin, eremu gorrian jarraitzen dute oraindik. Igotzen ari dena, Lazkao da, 414,49ko tasarekin, eremu laranjan dago; baita Legazpi ere (403,32). Egoera hobea dute Urretxuk (205,82) eta Zumarragak (245,73), biak ere, eremu horian.
Bost mila biztanletik beherako herrien artean, Ataungoa da daturik kezkagarriena. Beste lau positibo atzeman dituzte azken orduetan, eta inzidentzia tasa 1.260,74raino igo da. Olaberriak beste 2 kasu ditu, eta Zaldibiak bakarra. Gainontzeko hamahiru herrietan ez dago positibo berririk.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.899 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 17 | ||
Ataun | 4 | 98 (+4) | ||
Beasain | 4 | 881 (+4) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 72 | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 6 | 234 (+6) | ||
Legazpi | 2 | 356 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 2 | 33 (+2) | ||
Ordizia | 1 | 852 (+1) | ||
Ormaiztegi | 0 | 56 | ||
Segura | 0 | 90 | ||
Urretxu | 2 | 306 (+2) | ||
Zaldibia | 1 | 115 (+1) | ||
Zegama | 0 | 93 | ||
Zerain | 0 | 3 | ||
Zumarraga | 1 | 514 (+1) | ||
GOIERRI | 23 | 3.899 (+23) |
- Osasun sailaren txostena (2020/10/30)