Ordizian, Seguran eta Zaldibian ireki egingo dituzte tabernak eta Ataunen itxi
Osasun Sailak ez du herriz herriko kutsatze datuen txostena zabaldu, baina bai ostalaritza irekitzeari dagokiona. Ordizian, Seguran eta Zaldibian tabernak zabalduko dituzte; Ataunen berriz, itxi egingo dituzte gaurtik aurrera.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez dituz koronabirusaren herriz herriko datuak eman gaur, baina bai inzidentzia tasaren arabera, tabernak itxi edo ireki ditzaketen herrien zerrenda. Txosten horren arabera, hainbat aldaketa daude, Goierriri dagozkionean.
Herririk handienen artean, Ordizialo ostalaritzak ateak ireki ahal izango ditu bihartik aurrera, 500etik beherako inzidentzia tasa duelako (atzo atera zen eremu gorritik). Beasainek aldiz (536,90), eremu gorrian jarraitzen du, eta oraingoz behintzat, tabernek eta jatetxeek itxita jarraitu beharko dute.
Bost mila biztanletik beherako herrietan ere izan dira aldaketak. Zaldibia eta Segura arrisku eremutik atera dira, eta tabernak ireki ahal izango dituzte. Txanponaren beste aldean dago Ataun, 1318,05eko tasarekin, ostalaritza itxi beharrean aurkitzen baita.
Astelehenean berrikusiko ditu Eusko Jaurlaritzak, berriz ere, tabernen itxierari dagozkion datuak.