Markel Olano 2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.
Luzatzen ari den egoeraren aurrean, haserre agertu dira Goierriko ostalariak, eta sektorea kriminalizatzeari uzteko eta konponbideak emateko eskatu dute beste behin. Beasainen eta Ordizian, elkartasun zozketak antolatu dituzte.
Beasainen bezala, Zegaman ere udalerri mailako konfinamendua ezarri dute. Egun lasaia izan da gaurkoa, eta herritarrak pasiatzera eta ohiko zereginetara atera badira ere, ez da pilaketa handirik izan.
Herri mailako itxialdiaren lehen asteburua dute Beasainen. Herriko sarrera-irteerak kontrolatzen ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Herritarrak, eguraldi onak lagunduta, paseoan edo kirola egitera atera dira.
Garin auzoa bistatuko du Argiñanok eta bertako biztanleekin sukalde lanetan ibiliko da historiak eta istorioak ezagutuz
"Urtea bi sari jasoz hasteak harrotasunez eta pozez betetzen gaitu", adierazi du Imanol Rego Irizar e-mobilityko zuzendari nagusiak. 2021 Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoaren saria ere jaso dute.
Osasun Sailaren arabera, beste 14 kasu zenbatu dituzte azken orduetan Goierrin.
Gauerditik mugatuta dago Beasaindik eta Zegamatik atera eta herri horietara sartzea. Ertzaintzak autoak kontrolatzen ditu eta Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko udaltzainek, oinezkoak.
Eguberrietako etenaren ondoren, eta pasa den asteburuko partida Filomena ekaitzagatik bertan behera gelditu eta gero, bihar ekingo dio Ampo Ordiziak ligaren bigarren zatiari, Sevillan.
Bikotekideari labanaz eraso eta zauri larriak eragin dizkio, eta Zumarragako ospitalean ingresatuta dago gizonezkoa.
Hernani CREn funtsezkoa, eta Espainiako XVeko selekzioarekin zein sevenarekin ohikoa izan da. Alain Arañak aldi baterako utziko duen tokia betetzera dator.
Lemniskataren ziklo berria 'Cuentas y cuentos. Matematicas y literatura' hitzaldiak zabalduko du. Marta Machok matematikak transbertsalak direla erakutsiko du
Jon Maia, Gorka Hermosa eta Piti musikarien Hezurbeltzak taldeak hilaren 29an joko du Lazkaon. Sarrerak online eros daitezke.
Thomas Lacostek France3 telbista katerako egindako 'Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix' dokumentala eskainiko dute igandean, Ataungo Herri Antzokian.
Nerabeen hezitzaileentzako Segurako Udalak antolatutako tailerrak bertan behera geratu dira. Data berriak aurrerago zehaztuko dituzte.
Arangoiti adinekoen egoitzan aurkitzen da "Goya" eta herritarren artean oso ezaguna da jendaurrean lan egin izanagatik bere garaian.
Entrenatzaile arrasatearrak denboraldi amaierara arteko hitzarmena sinatu du Beasain Kirol Elkartearekin, nahiz eta lotura luzatzeko aukera izango duen