Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Bisita mitologikoa egin dute gaur Igartzan

Beasain
Kultura

Belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititutako kondaira mitologikoak ezagutzeko aukera izan dute gaur Igartzara gerturatu diren bisitariek

Bisitariak eta gidaria gaur Igartzan egindako bisita gidatuan // A.Garmendia
2021/01/31
Ane Garmendia

Mundua nolakoa den azaltzeko mitologia eta kondairak erabiltzen zituzten aitzinean. Istorio eta sinesmen asko bidean galdu badira ere, badaude gaur egun oraindik jasoak gelditu diren hainbat kondaira. Igartzako Monumentu Multzoak egindako dokumentazio lanari esker, gaurko bisita gidatuan Beasain eta Igartzari lotuko hainbat kondaira ezagutu ahal izan dituzte gerturatu direnek. Igartzaren historia eta mitologia uztartu dituen bisita honetan besteak beste zurezko jauregia, ermita, errota eta burdinola ikusteko aukera ere izan dute bisitariek. 

Guztira lauzpabost kondaira kontatu ditu gidariak. Ermita sarreran Euskal Herriko hainbat etxeetan eguzkiloreak egotearen arrazoia zein den azaldu du lehendabizi, eta ondoren Mari sorgina irudikatuta agertzen den margolanaren inguruko azalpenak eman ditu, ikuspegi kristau eta ikuspegi mitologiko batetik. Errotan Martin Txikiren inguruko kondaira azaldu du, artoarekin eta jentilekin lotutakoa. Amaitzeko, Burdinolan Lazkaoko jentil erraldoiaren eta Beasaingo olagizonaren artean gertatutako liskarra kontatu du gidariak.

Beste bisita gidatu batzuk

Gaur gerturatzeko aukerarik izan ez dutenentzat, otsailaren 6 eta 7an San Martin Loinazkoa eta Beasainen hastapenak izeneko bisita egingo dute, Beasaingo patroiaren historia eta garai hartako Beasain eta Igartzako Monumentu Multzoa ezagutzeko. Erreserba egiteko 943 08 77 98 telefono zenbakira deitu edota igartza@beasain.eus helbidera idatzi beharko da. Helduentzako sarreren prezioa pertsonako 4€-koa izango da eta 5-12 urte bitartekoentzat (biak barne) 3€.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Festa gazteena da

2022/07/02
Zaldibia
2

Jendetza bildu du, beste behin ere, Mutiloako sagardo dastaketak

2022/07/02
Mutiloa
3

Argi-kateak elkartu ditu Pirinioen bi aldeak

2022/07/03
Goierri
4

Championseko finala Legazpin jokatu da

2022/07/02
Legazpi
5

Mutiloako San Pedro Jaietako igandea ekintzaz betea

2022/07/03
Mutiloa
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut