Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zumarragako osasun zentroko Etengabeko Arreta Gunea "egunero eta eguneko 24 orduetan" zabaltzea eskatu dute herritarrek

Urretxu,Zumarraga
Gizartea

Bi zutabetan abiatu da manifestazioa; Zumarraga aldera egin du batak, Urretxu zeharkatu du besteak, eta amaieran bi muturrak elkartu dira.

2021/01/30
A. Vierbücher

Zumarraga eta Urretxu, bi herri, baina herrigunea konpartitzen dutenak, eta ez herrigunea bakarrik, baita beste hainbat gauza ere, herritarrentzat oinarrizkoak diren hainbat zerbitzu konpartitzen baitituzte; Zumarragan kokatzen den osasun zentroa, besteak beste. Eta gaur, zerbitzu horren inguruan izan da notizia. Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzeko eskatu baitute herritarrek, beste behin ere, baina Zumarragakoek, Zumarragan, eta Urretxukoek, Urretxun.

COVID-19aren hedapena saihesteko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen azken neurriek,  ondoko udalerrira igarotzea ere mugatzen dute, beraz, salbuespenak-salbuespen, Zumarragatik Urretxura eta alderantziz egitea mugatuta dago. Horregatik eta nahasmenik ez sortzeko, bi zutabetan abiatu da 24/7 Platafomak deitu duen manifestazio, 12:00etan, bi herriek konpartitzen duten Emakumeen plazatik. Zumarragako zutabeak, Legazpi kalerantz egin du, udaletxe aurretik igaro, Soraluze kalea gainditu eta Sekundino Esnaolatik, Txindokiko plaza ingururaino. Urretxuko zutabea, aldapan gora joan da, eta Labeaga kaletik, Berrikiko bidegurutzeraino iritsi eta han, Zumarraga aldera hartu du. Eta hantxe, Urola ibaiaren gainean, bat egin dute bi muturrek.

Une horretan, Amaia Agirre plataformako ordezkariak hartu du hitza, eta herritarrei zuzendu zaie, baina baita eskualdeko alkateei ere: “Denok arazo bat dugu une honetan! Ez dakit gure jaun santu hauek azalduko zaizkigun babesa ematera, baina guk behintzat indartsu jarraituko dugu, kalean, ahal dugun bitartean, gure eskubideen alde!”.  Ulertzera eman duenez, eskualdeko alkateekin biltzeko eskaera egin dute. Zumarragako alkate Mikel Serranok plataformaren eskaerari erantzun diola argitu du Agirrek, baina ez diela gauza berririk esan, hau da, egungo egoeragatik Etengabeko Arreta Guneak orain arte bezala jarraituko duela. Legazpiko alkate Koldobike Olabiderekin, asteazkenean direla biltzekoak. Urretxuko, Ezkioko eta Itsasoko alkateak momentuz ez diote plataformaren eskaerari erantzun, Agirrek berak azaldu duenez.

Horrez guztian gain, esan du, espero dutela, “Etengabeko Arreta Gunearen martxan aldaketak egotea laster, egunero eta eguneko 24 orduetan zabalik egotea, alegia, eta hori horrela ez den bitartean, mobilizazioekin jarraituko” dutela. Hilabeteko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan elkarretaratzeak, eta hilabeteko azkeneko larunbatean manifestazioak egingo dituzte.

Bukatzeko, manifestaziora batu diren herritar guztiei “eskerrak” eman die, eta hurrengo deialdietan ere bat egitera animatu ditu: “Guztien artean bultz egiten ez badugu, gure eskaera ez da aurrera aterako, eta jakin badakigu, COVID-19ari ez diogula bi egunetan irabaziko, baina ezin dugu onartu, COVID-19az harago dauden gainontzeko gaixotasunak, bigarren plano batean geratzea, gaixo kronikoak, eta bestelako gaixoak, beraz, herritarrak, batera indar eginda protesta egitea beharrezkoa da”.

IMG_4964
IMG_4964
IMG_4968
IMG_4968
IMG_4969
IMG_4969
IMG_4977
IMG_4977
IMG_4987
IMG_4987
IMG_4991
IMG_4991
IMG_4993
IMG_4993
IMG_4998
IMG_4998
IMG_5005
IMG_5005
IMG_5008
IMG_5008
IMG_5009
IMG_5009
IMG_5012
IMG_5012
IMG_5015
IMG_5015
IMG_5019
IMG_5019
IMG_5030
IMG_5030
IMG_5033
IMG_5033
IMG_5042
IMG_5042
IMG_5043
IMG_5043

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Festa gazteena da

2022/07/02
Zaldibia
2

Jendetza bildu du, beste behin ere, Mutiloako sagardo dastaketak

2022/07/02
Mutiloa
3

Argi-kateak elkartu ditu Pirinioen bi aldeak

2022/07/03
Goierri
4

Championseko finala Legazpin jokatu da

2022/07/02
Legazpi
5

Aian ere, festetako egun handia

2022/07/02
Ataun
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut