Ahots laukote ezaguna zuzenean ariko da Idiazabalgo elizan. Sarrerak astelehenetik aurrera jarriko dituzte salgai, liburutegian eta online.

Demode Quartet laukoteak kontzertua emango du otsailaren 7an, Idiazabalgo Elizan, 19:00etan hasita. 10 euro balio du sarrerak eta otsailaren 1etik aurrera egongo dira salgai, hau da, astelehenetik aurrera.
Online Kutxabanken bidez edo liburutegian bertan eskuratu daitezke. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera hartu ahal izango ditu, eta eserlekuak ez dira zenbakidunak izango. Ezingo da erreserbarik egin telefonoz deituta.