Lazkaok eta Olaberriak ostalaritza itxi beharko dute
Lazkao eremu gorrira igaro da (514,91ko intzidentzia tasa du), eta horren ondorioz, haren osasun eremuan dagoen Olaberriak ere (654,31) tabernak itxi beharko ditu.
Abenduaren 30eko ostalaritzari buruzko txostenak Ataungo ostalaritzaren itxiera agindua zekarren, eta Ordiziakoaren, Zaldibiakoaren eta Segurakoaren irekiera baimendu zuen. Gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak argitaratu duen txostenak, berriz, berritasunak dakartza: Lazkaok eta Olaberriak ostalaritza itxi beharko dute bihartik aurrera.
Lazkao eremu gorrira pasa da (514,91ko intzidentzia tasa du), eta horrenbestez, tabernak eta jatetxeak itxi beharko ditu ostegunean argitaratuko den txosten berriaren zain. Olaberria Lazkaoko osasun eremuko parte denez, gauza bera egin beharko du.
Beasainen eta Ataunen ostalaritzak itxita jarraitu beharko du, eta oraingoz, Ordiziako, Zaldibiako eta Segurako tabernek irekita jarraituko dute.