Lazkao eremu gorrira igaro da (514,91ko intzidentzia tasa du), eta horren ondorioz, haren osasun eremuan dagoen Olaberriak ere (654,31) tabernak itxi beharko ditu.
Kasuen hiru laurdenak Beasainen (36), Ordizian (23) eta Lazkaon (12) zenbatu ditu Osasun sailak. Lazkaok eta Olaberriak ostalaritza itxi beharko dute bihartik aurrera, eta Beasainen eta Ataunen hala jarraitu beharko dute.